Elements

Eka 17, 2022

Elements

Ekainak 19 igandean, 12:00-etan Elements diska aurkeztuko dut Iruñeko Nuevo Casino-n. Grabaketa hau konposatu ditudan 8 musika lanez osatuta dago. Musika tresna ezberdinentzat eta hainbat estilotan idatzita daude. Aurkezpenean diskako hainbat musika lan entzun ahal izango ditugu, batzuk zuzenean.

Hauek dira Elements grabatu duten 15 musikariak: Alicia Torrea, Eloy Orzaiz eta Endika Gutiérrez (pianoa); Víctor de Andrés, Elies Hernandis, Baltasar Perelló, Miguel Tantos eta Ricardo Ortiz (tronboi tenorea); Stéphane Loyer (tronboi baxua); Íñigo Remírez de Ganuza (tronpeta); Óscar Catalán (flauta); Mikel Donazar eta Álvaro Iborra (klarinetea); Igor Urruchi (klarinete baxua) eta Paula Azcona (biolontxeloa). Beasaingo Pottoko Studion grabatu zen Fredi Pelaezen eskutik eta diskaren azalaren diseinua Martín Perkazek egin du.

Nuevo Casino Iruñeko Gazteluko plazan kokatzen da. Anima zaitezte!

No Results Found

The posts you requested could not be found. Try changing your module settings or create some new posts.